XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

miresgarria da Etxepareren obraren kalitatea, ezohikoa.

Ideien eta sentimenduen azalpenean zintzotasuna eta gardentasuna ageri dira nonahi, lexiko eta imajina soilak baina indartsuak erabiliz eta ñabarduraz beteriko esapideak lortuz.

1545ean Bordelen argitaratu zen obra honetan errealismoa da nagusi ez da ahantzi behar Trentoko Kontzilio aurreko apaiza zela egilea; poeta ez zebilen edertasun ideaiaren atzetik, baizik eta munduko plazerrak eta gizakiaren ahultasuna aintzat harturik, berak sinesten duen haraindiko bizitza goresten zuen, gai erlijiosoak eta erotikoak naturaltasunez nahasirik

Etxepareren obran herri poesiarekiko, hau da, bertsolaritzarekiko lotura eta atxekimendua nabari daitezke hala gaietan (erlijioa, maitasuna, euskara, gartzela), nola hizkeran, nola bertsogintzan.

Bertso moldeari dagokionez, hamabost silabatako lerroak paratu zituen Etxeparek, erdian etena dutelarik: zortzi + zazpi neurrikoak edo, zehatzago, 4/4/4/3.

Eskema hau ez zuen zehatzegi jasotzen poetak, bertsolaritzan bezala, silaba kopuru hori ebakitzeko ahoskerak erabateko garrantzia du.

Beraz, bai neurriaren aldetik bai ebakitze moduan ere, herri bertsogintzaren moldeari jarraitzen dio.

Nafarroa Behereko euskalkian idatzi zuen Etxeparek, Garazi inguruko mintzairaz zehazki esanez; berea zuen euskalkiaz baliatu zen; haatik, ez du euskalkien arteko arazorik ez lehiarik erakusten edo isladatzen, bere helburua eta poza euskara, euskaldun guztien hizkuntza, letren mundura jalgitzea, ateratzea delarik.

Liburuak hamabost poema ditu eta, gaiari dagokionez, lau sail dituela esan genezake:

- Erlijio poemak: I eta II poemek osatzen dute sail hau, liburuko luzeenak, hain zuzen.

Zatirik handiena Ama Birjinari eskainia dago, poetak hari dion jaiduraren adierazpenaz gainera munduko maitasunezko atseginei kontrajartzen diela harenganako amodio garbia.

- Maitasun poemak: XII bitarteko poemek osaturiko sail honetan gizon-emakumeen arteko amodioa kantatzen du.

Modu bizi, errealista eta gordin batez deskribatzen dira sexu harremanak; bestalde, emakumearen gorespena egiten da, beronen lehentasuna eta bikaintasuna gartsuki aldarrikatuz.

- Presondegiko poema: XIIIa da.

Argi ez dauden gorabehera politikoengatik, gartzelan egin behar izan zuen egotaldia kontatzen duena.

- Euskarari buruzko poemak: XIV eta XV poemak ditugu, euskal hizkuntzaren gorazarre sutsua osatzen dutenak.

ARIKETA / ULERMENA LANTZEN

Erantzun iezaiezu laburkiro baina zehaztasunez hurrengo galderei:

1. Zelako testuinguruan plazaratu ziren lehen euskal idazleak?

2. Nongoa zen gure literaturaren historiako lehen poeta?

3. Zein da bere liburuaren izenburua latinez?

4. Noiz eta non argitaratu zen?

5. Nolako euskara moldeaz eman zuen argitara?

6. Zelako bertso mota darabil?

7. Aipa itzazu gaiaren aldetik liburua osatzen duten lau atalak.

8. Zein joera da nagusi Etxepareren obran?

9. Zein kezka azaltzen du Etxeparek?

10. Etxepareren olerkigintza bertsolaritzaren moldekoa dela esan daiteke? Arrazoitu labur.